eskaintzen duguna

cabecera9

1. Sukalde propioa

Elikadura gure seme-alaben heziketaren eta garapenaren oinarrizko zutabea da, zuzeneko eragina baitu haurraren garapen fisiko eta intelektualean. Hortaz, Auzokidsen sukalde propioa dugu, pertsonalki produktuak lehen kalitatekoak, prestaketa etxekoa bezalakoa eta artisaua dela eta menuak mediterraneo dietaren jarraibideak, barazki, fruta, lekale, arrain, haragi eta esneki… ugari erabiltzen dituela kontrolatzeko.

Honek guztiak bere bizitzan elikatze jokabide egokia markatuko dio eta bizitzan osasun hobeaz gozatzen lagunduko dio.

2. Jangela

Jangela heziketa gunea da, gure haurrek bizitzarako oinarrizko diren ohitura eta jarrerak ikasten dituzten gunea, besteak beste higiene, elikadura eta giza ohiturak zintzotasun giroan.

3. Ordutegiak

Urtean 12 hilabetez gaude zabalik, irailetik abuztura 7:30etatik 18:00etara.

4. Irakasle taldea

Zentroko langile guztiak gure proiektuaren partaide gara:

  • Zuzendaritza eta koordinazioa.
  • Irakasle eta haurren hezitzaile taldea.
  • Estimulazio goiztiar, musika eta ingelerako espezialista taldea.
  • Sormen, plastika… tailerretako espezialistak.
  • Administrazio, garbiketa eta sukaldeko langileak.

5. Eskola berdea

Gure proiektuan ondorengoak txertatuz: birziklatzea, uraren aurreztea, basoen eta landareen zainketa, ingurumenarekiko sentsibilitateari gure hondar alea eskaintzen diogu mundu jasangarri eta gure seme alabentzako etorkizun hobearen alde egiten dugu.

6. Eskola oporretarako jarduerak

%100ean ingelesezko tailerrak eskaintzen ditugu, 2-10 urte bitarteko haurrentzat opor garaian (Gabonetan, Aste Santuan eta udan), hauetan bereziki aisialdi eta opor garairako pentsatutako ekintzak egiten ditugu; Ingelesa HELEN DORON ENGLISH metodo berritzailearekin, xakea, antzerkia, ariketa fisikoa, eskulanak, sukaldaritza... eta askoz gehiago!!!

7. Eskolaz kanpokoak

Ikasturtean zehar ondorengo eskolaz kanpoko ekintzak eskaintzen ditugu:

  • 3 hilabetetik 18 urte bitarteko haurrentzako ingelesa HELEN DORON ENGLISH metodo berritzailearekin.
  • 4-12 urte bitarteko haurrentzako abakoa ingelesez KIDS BRAIN metodoaz.
© AUZOKIDS - HAUR HEZKUNTZA
Telefonoa 943 636 712 - Auzolan kalea 6 (Arretxe Gaina) - 20302 Irun (Gipuzkoa)
[ Pribatasun politika eta datuen babesa ]