lan modua

cabecera8

Gure proiektuak haurraren berezko trebetasunak bere gaitasun intelektual, fisiko, sentsorial, manual eta motorrak garatzea eta bultzatzea du helburu.

Hau lortzeko ohiturazko metodologiak haurraren garapenari buruzko azkeneko aurrerapenekin konbinatu ditugu. Gure heziketa metodoak Maria Montessori eta Elinor Goldschmiedetik hasi eta Glenn Doman, Reggio Emilia, Howard Gardner,… espezialista ezagunetaraino hartzen ditu kontuan, eta beti ere heziketako etorkizuneko ikerketa eta aplikazioei irekita gaude.

Auzokids zentroa aitzindaria da haur hezkuntzako ikaskuntza goiztiarrean, Glenn Doman zientzialari eta ikerlari iparramerikarraren estimulazio goiztiarraren programa erabiltzen, hau honela gaian adituak garela esan dezakegu.

Gure haurrei estimulu egokiak modu antolatu eta sistematikoan eskainiz euren giza gaitasun intelektual, fisiko eta emozionala ahalik eta gehien garatzea lortzen dugu.

Dagoeneko guraso askok, euren seme-alaben heziketa gure esku utzi dutenak, egiaztatu dituzte proiektu honen emaitza harrigarriak.

Saiatze, jolas, ipuin, miaketa, ukitze bidezko ikaskuntzan sinisten dugu, ezagutzak barneratzeko bitarteko gisa emozio eta sentimenduak ahaztu gabe.

  • Goiztiar estimulazio programak.
  • Musika.
  • Heziketa eleanitza: irakas-hizkuntza euskara da baina heziketa eleanitzaren aldeko apustua egiten dugu eta gure proiektuan ingelesa txertatzen dugu.
  • Proiektuekin lan egiten dugu.
  • “Atelierra” (arte tailerra).
  • Miaketa eta saiakuntza tailerrak.
  • Informatika.
  • Hilabeteko eta hiruhilekoaren ebaluazioa.
  • Baloreen hezkuntza.
  • Banakako arreta.
  • Hiruhilekoaren bilera pedagokikoak.
© AUZOKIDS - HAUR HEZKUNTZA
Telefonoa 943 636 712 - Auzolan kalea 6 (Arretxe Gaina) - 20302 Irun (Gipuzkoa)
[ Pribatasun politika eta datuen babesa ]